Psikomotrizitate tailerra

La Salle Berrozpe ikastetxeak doako psikomotrizitate tailerra antolatuko du ostegun honetan 2013 eta 2014an jaiotako haur guztientzako

Adierazteko tresna den gorputza, baita helduen artean ere, keinu bidez batez ere,  oso komunikabide tresna garrantzitsua da. Hizkuntza garatu ez duten haurren kasuan, funtsezkoa adierazpide izaten da gorputz tresna hau. Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxeak txiki-txikitatik psikomotrizitatearen onurak azaldu nahi dizkie familiei, beraz doako tailer bat antolatu du 2013 eta 2014ko urteetan jaiotako haur eta hauen etxekoentzako.  Tailerra ostegun honetan, urtarrilaren 21, osteguneko arratsaldeko 16:45ean izango da Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxean, eta uste baino parte-hartzaile gehiago izanez gero, beste bat izango litzateke arratsaldeko 17:30ean.  

Familiek euren seme-alabekin hartuko dute parte tailerrean eta hauek estimulatzeko teknika berriak ikasiko dituzte. Tailerra Ikastetxeko Iñigo Arozena irakasleak zuzenduko du.  Doakoa den tailerrean parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik honako telefono honetan: 943· 59 05 57 edo posta elektroniko bidez: lsbandoain@lasalleberrozpe.com.