Hitzaldia: Jon Karla Lizeaga

Lanbide Heziketa eta bertan egiten dugun lana ezagutzeko aukera izateko HETELek (Lanbide Heziketako hainbat ikastetxe biltzen dituen elkartea) ikastetxe ezberdinen babesa eta laguntzarekin hitzaldi ezberdinak antolatu ditu Euskadin. Helburua guztietan ikasleei, etorkizuneko langileei, bitzitan eta lanean jarrera positiboa izateak duen garratzia helaraztea da. 

Horretarako bere jarreragatik ezagunak diren pertsona ezberdinak gonbidatuak izan dira ikasleekin eta irakasleekin solasaldiak izatera. Andoainen, bihar, martxoaren 29an, goizeko 11etan Basteron izango dugu aukera.

Hizlaria: Jon Karla Lizeaga izango da. Gaur egun "coach" lanetan jarduten da baina duela urte batzuk kirolari esanguratsuen entrenatzailea izandakoa da.

Mila esker Jon gure ikasleei jarrera positiboaren garrantzia azaltzeagatik.