ETHAZI proiektua erdi mailako zikloan

Egun hauetan, La Salle Berrozpen, esperientzia berria eta interesgarria jarri dugu martxan erdi mailako ikasleekin.

ETHAZI metodologia eredua dela-eta (Etekin Handiko Zikloak) erdi mailako ikasleekin erronketan oinarrituta egiten dugu lan; gelako dinamikan aldaketa handi suposatu digu bai irakasleei baita ikasleei ere baina pozik gaude.

Oraingoan pauso bat gehiago ematea erabaki dugu: erronka berdinean lehenengo eta bigarren mailako ikasleak lanean jartzea. Lehenengo mailako ikasleek erronka bat jaso zuten eta zegokion diseinua egin zuten. Orain, diseinatutakoa ekoizteko momentua iritsi da eta... lan hori bigarren mailako eta lehenengo mailako ikasleek osatutako taldeetan egingo dute. Lehenengo mailako ikasleek oraindik ez dituzte ekoizpenerako behar dituztne abilezia eta ezagutza guztiak eta hori izango da, hain zuzen ere, bigarren mailako ikasleen lana: beraiek orain arte jasotako ezagutzekin produktua ekoiztea eta lehenengo mailakoei erakustea.

Ikasketarako sortutako giro ezinhobea da eta ikasleak eta irakasleak pozik ari dira lanean. Oso esperientzia polita suertatu da eta ziur gaude berriro ere errepikatuko dugula. 

ZORIONAK denei egiten ari zaretan lanagatik!!