Elektronikako robot bat saritua izan da Zaragozan

Aste honetan, gure ikasle batek, Ion Munarriezek, eta irakasle batek, Mikel Kamatxok,  "Premio Nacional Don Bosco a la investigación e innovación tecnológica" sariaren XXVIII. edizioan parte hartu dute Don Bosco ikastetxeko beste hainbat ikasle eta irakaslekin batera. Ionek eta bere taldekideak (Don Bosco ikastetxeko Asier Duran) NURSE proiektua aurkeztu dute; proiektuaren xedea internet bitartez gaixoei botika hartzea erraztea da, ospitalera joan gabe norberak bere etxean hartuz. 

Proiektua ikasturte osoan zehar landu dute irakasleen laguntzarekin (Josema Fernandez eta Mikel Kamatxo) eta aste honetan Zaragozan aurkezteko aukera izan dute. 60 proiektu aurkeztu dira eta NURSE azken txanparaino iritisi da. Iluntzean jakin dugu "Ikerkuntza Saria" jaso duela proiektuak eta horri esker astebetez ikerkuntza talde batekin lan egiteko aukera izango dute.

Ion ikaslearekin eta Mikel irakaslearekin hitz egiteko aukea izan dugu eta oso pozik daude bizitako esperientziarekin eta jasotako sariarekin.

ZORIONAK eta aurrera!