Bote kanpaina 2016

Duela gutxi egin da janari bilketa Elikagai Bankuak bultzatuta. Hala ere ohitura zaharra dugu ikastetxean Gabonen aurretik janaria biltzea gero Andoaingo Caristasek bana ditzan. "Bote Kanpaina" deitu izan diogu eta helburua ikastetxeko pertsona bakoitzeko janari kilo bat biltzea izan ohi da.

Aurten ere kanpaina horrekin jarraitu nahi dugu eta parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizugu.

BOTE KANPAINA 2016

Abenduaren 22a arte

Ikastetxeko sarrera ezberdinetan jasoko dugu janaria