Bertso jaialdia

Urtero bezala, Andoaingo hiru Ikastetxeek Bertso Jaialdia ospatu zuten atzo Basteron.

Asteartean, maiatzak 26, 4. eta 5. mailako ikasleek Basteron Bertso Jaialdia ospatu zuten. Urte osoan zehar Unai Muñoa bertsolariarekin ikasitako doinu eta errimak praktikan jarri zituzten haien gurasoen aurrean. 4. mailakoek natura, kexak eta kirolaren gaiak jorratu zituzten. 5. mailakoek aldiz, abestiei letrak aldatu zizkieten eta pertsonaiak, asmakizunak eta gurasoei kexak izan zituzten gaitzat.

Izugarrizko giroa sortu zen Basteron eta bertara gerturatu ziren guztien txaloak nabaritu egin ziren.