Haur Hezkuntzako festa Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen emanaldiarekin

La Salle Berrozpek Haur Hezkuntzako festa ospatuko du larunbatean, abenduak 14, Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen emanaldiarekin

La Salle Berrozpe ikastetxeak Haur Hezkuntzako festa ospatuko du larunbat honetan, abenduak 14, 2018an jaiotako haurrentzat eta haien familientzat.

Ekitaldia 11:00etan hasiko da. Bertaratuek aukera izango dute Haur Hezkuntzako ikastetxearen metodologia eta aurtengo udan zaharberritutako instalazio berriak ezagutzeko. Ondoren, 11:30ean, La Salleko ikasleen emanaldiak izango dira, eta, ekitaldiari amaiera bikaina emateko, 12:00etan, Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen saioa etorriko da.

Sarrera doakoa izango da, baina bertaratu nahi dutenek izena eman beharko dute, aldez aurretik, 943 59 05 57 telefonora deituz edo lsbandoain@lasalleberrozpe.eus helbide elektronikora idatziz.