Sukaldaritza osasungarri eta dibertigarriko tailerra

La Salle Berrozpe ikastetxeak hamaiketako eta askarien inguruko sukaldaritza osasungarriari eta dibertigarriari buruzko onlineko tailerra egingo du asteazkenean, hilak 25, 2019 jaiotako haurren familientzat. Lehen aldiz, eta pandemiaren ondorioz, online egingo da tailerra. Interesatuta dauden familia guztiek har dezakete parte.  

Haur txikien elikadura funtsezkoa da haien garapenari begira, batez ere adin goiztiarrenetan. Hala ere, batzuetan zaila izaten da haientzako hamaiketako eta askari osasungarriak prestatzea.

Tailer honetan, Carola Téllez dietistak, Nutrieskolaren instalazioetatik, ezagutzera emango ditu zein diren hamaiketako eta askarietarako aukerarik gomendagarrienak eta zein aukera hobe saihestu. Carola Téllezek gozoak, osasungarriak eta prestatzeko errazak diren ideiak partekatuko ditu bertaratutakoekin. Amaitzeko, galleta gozo eta osasungarrien adibide batzuk erakutsiko dizkigu, eta horiek nola prestatu. Gainera, gaiaren inguruko zalantza guztiak argituko ditu, tailerraren ondoren egingo den mahai-inguruan.

Interesatuta dauden guztiek izena eman dezakete galdetegi honen bidez edo 943 590 557 telefonoaren bidez. Behin izena emandakoan, mezu elektroniko bat jasoko dute, onlineko plataformara sartzeko helbidearekin.