Euskarako maskota berria hautatzeko lehiaketa

Orain arte ikastetxeko euskararen maskota Saltokilo izan da. Urteak daramatzagu berarekin eta jada ikusi dugu berritu eta eguneratu beharra. Horregatik, lehiaketa bidez aukeraketa hau egitea egoki ikusi dugu. Zuen guztion laguntza beharrezkoa dugu maskota polit, erakargarri, alai eta moderno bat bilatzeko.

Honako hauek dira lehiaketaren oinarriak:

1. Parte-hartzaileak
Lehiaketan parte hartu ahalko dute Lasalle Berrozpe komunitateko edonork: ikasleek, gurasoek, hezitzaileek, irakasleek, langileek… Banaka zein taldean egin daiteke (familian, lagunartean…).

2. Ezaugarriak

  • Maskota “edozer” izan daiteke: animalia, pertsonaia, superheroia…
  • Kolore alaiak izan behar ditu eta irribartsu egon behar du. 
  • Izen interesgarria eta euskalduna izan behar du. 

3. Sariak
2 sari egongo dira:

  • Maskota onenaren saria.
  • Parte hartzaileen artean zozketa bidez aukeratua.

4. Aurkezteko modua eta epea

  • Lanak aurkezteko epea 2023ko martxoaren 27an irekiko da, eta 2023ko apirilaren 28ra bitarteko epea izango da. 
  • Lanak formatu digitalean eta paperean entregatu beharko dira.
    • Digitalki euskeraz@lasalleberrozpe.eus helbidean
    • Paperean  Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta idazkaritzan egongo diren buzoietan entregatu beharko dira.
  • Lan guztietan (bai digitalki, bai paperean) honako informazioak agertu behar du sobre baten barruan. Sobreari eta lanari maskotaren izena jarri. 
    • Izen-abizenak + profila (gurasoak, ikasleak, hezitzaileak…)
    • Jaioteguna
    • Helbidea
    • Telefonoa
    • Posta elektronikoa

5. Epaia eta sari-banaketa

  • Epaimahaia honakoek osatuko dute: Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako bi irakaslek, zuzendaritza-taldeko kide batek, ikastetxeko langile batek, Guraso Elkarteko kide batek eta ikasle batek. 
  • Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da. 
  • Sari-banaketa 2023ko ekainaren 10ean izango da, familia egunean hain zuzen.