Proega 2021, martxoak 12ra arte

Aurten PROEGAK, salletar Gobernuz Kanpoko Erakundeak, Afrikako zonalde bat  dakarkigu begien aurrera, Togoko ipar aldea hain zuzen. Proiektuak bi esparru ezberdin garatzen ditu: eskola jangelak eta irakaslegoaren prestakuntza. Bide batez aukeraz baliatzen da 2019ko memoria ("SUSTATU") aurkezteko  non aurkituko ditugun memoria ekonomikoa eta ekintza aipagarrienen aipamena. Azpimarratu nahi dugu urte horretan Rumbeck-eko proiekturako LSB ikastetxeko jendeak 1.500€ eman zuela  eta Andoaingo Udalak 11.000€. Horrekin batera LSBko gazte talde bat Bolibian egon zen "Jende Xumea" izeneko udako proiektu batekin.

Horrezaz gain joan den urteko  kanpainaren berri ere ematen da, eten behar izan baikenuen COVIDek eragindako etxeratzea zela eta. 

Erantsitako dokumentuetan duzue informazio guztia.

Denon sentiberatasuna eta ekarpena sustatzeko izango den ustetan gaude.