Dagoneko joan dira aurten ere gure artean eduki ditugun Austriar ikasleak. Urtero bezala, GIBS (Graz International Bilingual School) eskolako ikasleek astebete pasa dute gure kultura, ohiturak eta inguruak ezagutzen. Hainbat ekintza eta irteera burutu ondoren, eskerrak eman nahi dizkiegu esperientzia aberasgarri honetan parte hartzen duten familia, ikasle eta irakasle guztiei.
Gure 2. Batxilergoko ikasleek otsailean bisitatuko dute Graz hiria.
Laster arte!