EuroSkills 2023

La Salle Berrozpe ikastetxea Europako Lanbide Heziketako EuroSkills olinpiadetan parte hartzen ari da aste honetan, Diseinu Mekanikoa-CAD modalitatean, Polonian.

Hain zuzen, Garikoitz Mujika ikaslea eta Aitor Ibarguren haren tutorea Gdansken daude, Polonian, martxoan Madrilen egindako Espainiako Lanbide Heziketako SpainSkills Txapelketan modalitate horretan urrezko domina eskuratu eta gero. 

Urtebetez, egunero entrenatu dute bi-biek, irakasleak eta ikasleak, eta, orain, hiru proba gainditu behar dituzte: erronka mekanikoa, atzeranzko ingeniaritza, eta modelatzea eta muntaketa. Larunbatean, irailak 9,  jakinaraziko da zein diren irabazleak.

Animo Garikoitz, primeran arituko zarela ziur gaude!