DBH - HEZHIZ: Hizkuntza heziketarako ikastaroa DBH 1. mailan

Azaroan martxan jarri dugun egitasmo honen xedea euskara erabiltzeko joera lantzea da. Hizkuntza heziketarako programa honen bidez hizkuntzarekiko jarrerak, balioak eta arau sozialak jorratu nahi dira. Programa honen metodologia talde dinamikan eta guztion parte hartzean oinarritzen da eta guztion parte hartze horren bidez norberaren eta taldearen hausnarketak bilatuko dira.

Azaroan bi saio egin dira eta, azkenengoan, saioen dinamizatzaileak Euskaraldiaren inguruko erronka proposatu die ikasleei. Gure Euskaraldia antolatu dugu, Hitzez ekiteko garaia DBHko 1. mailan ere!