PROFESIONAL-GAITASUNAK EBALUATZEKO ETA EGIAZTATZEKO PROZEDURA

Sektore batean lan-esperientzia handia baduzu baina akreditazio ofizialik ez badaukazu, konpetentzia profesionalak, aztertzeko, ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozesuaren bidez lor dezakezu.

Gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura lan-esperientziaren bidez edo prestakuntza-bide ez-formalen bidez (ikastaroak) eskuratutako gaitasun horiek ebaluatzeko eta aitortzeko jardueren multzoa da.

Konpetentzia profesionala ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedurak honako fase hauek ditu:

1º- Aholkularitza

2º Gaitasuna-profesional ebaluatzea

3º Gaitasun profesionala egiaztatzea eta erregistratzea

 

Hauek dira prozeduran sartu ahal izateko baldintzak:

  • EAEn izatea egoitza
  • Espainiar nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko herritartasunaren erregistro-ziurtagiria edo Europar Batasuneko herritarraren senitartekoaren txartela lortu izana, edo Espainian bizilekua izateko baimena edo bizilekua izateko eta lan egiteko baimena indarrean izatea, atzerritartasunari eta immigrazioari buruzko Espainiako araudian ezarritako terminoetan.
  • Izena emateko eskabidea aurkezten den unean 18 urte beteak izatea, 1. mailako kualifika­zioei dagozkien konpetentzia-atalen kasuan; eta 20 urte, 2. eta 3. mailakoen kasuan
  • Egiaztatu nahi diren konpetentzia profesionalekin zerikusia duen lan-esperientzia edo pres­takuntza izatea:

Lan-esperientziaren kasuan. Gutxienez 3 urteko lan-esperientzia justifikatzea eta, gutxienez, lan egindako 2.000 ordu.

 

Prestakuntzaren kasuan. Eskabidea aurkeztu aurreko azken 10 urteetan, gutxienez 300 orduko prestakuntza justifikatzea

Deialdia modu iraunkorrean irekita dago eta guztiz doakoa da.

Izena emateko, non:

La Salle Berrozpe Ikastetxean, izena-ematea bideratu dezakegu eta, ondoren, aholkularitza fasera pasa gaitezke.

Etor zaitez eta nola egin esango dizugu.