DBH - ITB Ibai Artean

Hirugarren ebaluazioa ondo hasi dugu benetan, oraingoan ITB-n landu dugun narratibak Egiptora eraman gaitu bidaian. Bertan gure ikasleak antzinako zibilizazio honen arkitektura, erlijioa, idazkera, eta beste hainbat ezaugarri ezagutu eta bizi izan dituzte. Ikasitako guztiarekin Piramide batzuk eraiki ditugu.

Denon izenean eskertu nahi diogu Ion Etxeberria arkeologoari, gure duda eta galderak argitzearren gai honen inguruan. Amaitzeko, ikasleek beraiek antolatutako Ihes-gela (Scaperoom) bat izan genuen erronkatzat.