Milioi bat izarren hotela

Asteazkenean, hilak 24, Kanpezuko 50.urteurrenaren aurkezpena egin genuen Audio gela berrian. 

Ekitaldi xumea izan zen  eta kanpaldian parte hartzen duten talde guztiak ordezkatuak egon ziren: partaide, guraso, begirale, arduradun, sukaldari eta montajeko jendea.

David Urtasunek hitz polit batzuk esan zituen, Juanjo Larreak beste batzuk ere bai eta Igor Berek aurtengorako antolatu diren ekintzak aurkeztu zituen.

Milioi bat izarren hotela jarri genion izenburua ekintzari eta amaitu genuenean, sarreran gelditu ginen lunch txiki bat egiten eta partaideen artean solasaldi interesgarria sortu zen.