HHZZ - Diseinua proiektua

Diseinuko 2.mailako ikasleak 2021-2022 ikasturteko DISEINUA PROIEKTUA burutzen ari dira. Proiektu honetan HETEL (Euskadiko Lanbide Heziketako elkartea) -eko zazpi ikastetxek parte hartzen dugu. Gure ikasleek, Bilboko Salesianos de Deusto eta Miranda de Ebroko ITM ikastetxearekin burubelarri ari dira lanean.

Aurten burutu beharreko proiektua, txapa-pinak egiteko makina bat diseinatzea da. Ondoren, aurkeztutako diseinuetatik erakargarriena hautatu eta Fabrikazio Mekanikoko ikasleek fabrikatu beharko dute.

DISEINUA PROEIKTUA ikasleentzako oso aberasgarria izaten da. Alde batetik, IKT ak erabiliaz proiektu bat aurrera eramateko esperientzia izan dute. Bestetik, beste leku batean dauden ikaskideekin lan egiteko gaitasuna landu dute. Bukatzeko, taldeen arteko komunikazioa, konpromezua, ardura…erakutsi dute.

Zorionak, parte hartu duzuen ikasle guztioi!