HHZZ - Tren infinitua

Soldadura eta galdaragintzako erdi mailako ikasleak saritu dituzte Hondakinen Prebentziorako Europako Astean "tren infinitua" eskultura aurkeztu ondoren.

Jarraian, eskultura sarituaren azalpena irakur daiteke:

TREN INFINITUA

Gure diseinuak hondakinik alferrik botatzen ez duen gizartea garbiago bat irudikatzen du. Trenbideak ekonomia zirkularra irudikatzen du. Azken hori, gastatutako guztia berrerabiltzen duen birziklatze-sistema batean oinarritzen da eta horrexegatik erabili dugu infinituaren ikurra. Lokomotorrak gizartea irudikatzen du eta txatarraz beteriko bagoiek, gizakiek erabiltzen ditugun material guztiak -alferrik gastatzen ditugunak- irudikatzen dituzte. Trenak trenbidean barrena eramango ditu eta bertako geltokiek hondakinak berrerabili ahal izateko gauzatu behar diren prozesuak irudikatzen dituzte. Eskulturak betaurreko itxura dauka, gure etorkizunerako aldarrikatzen dugun ikuspegi ekologikoa irudikatzeko. Gure zaborretik atera dugun material birziklatua erabili dugu horretarako.