PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIETARAKO 2. MAILAKO FUNTSEZKO KONPETENTZIAK ikastaroa (langabetuentzat)

Urriko 4rako “PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIETARAKO 2. MAILAKO FUNTSEZKO KONPETENTZIAK (MATEMATIKA ETA HIZKUNTZA)” izeneko ikastaroa antolatzen ari gara langabetuentzat.

2. mailako Profesionaltasun-Ziurtagiria egin nahi duten eta PZ horretan sartzeko baldintzak betetzen ez dituzten pertsonentzat.
Ikastaroa gainditzen duenak 2. mailako Profesionaltasun-Ziurtagiri horietara automatikoki sartzea lortuko du.

Gure ikastetxea langabezian dauden eta beren formazioa osatu eta hobetu nahi duten pertsonen zerbitzura jarriko da beste behin, dituen giza baliabideak eta materialak erabiliz ahalik eta formazio eskaintza onena egiteko.

Kurtso hau LANBIDE-SVEk finantzatua da.

Informazio gehiago nahi dutenak gure ikastetxearekin kontaktuan jar daitezke:

  • La Salle Berrozpe Ikastetxea. La Salle Etorbidea 5, Andoain. 943.59.05.57