HHZZ - Fabrikazio mekanikoa 4.0.Dualiza Bankia Fundazioa

Dualiza Bankia Fundazioaren proiektu berritzaileen deialdiaren esparruan Euskadin onartutako 3 proiektuetatik batean Andoaingo Lasalle Berrozpek parte hartzen du.

Zehazki, proiektuaren izena eta parte hartzen duten ikastetxeak honako hauek dira:

- Fabrikazio mekanikoa 4.0. Etorkizuneko industriari erantzunez. Proiektu honetan, Lasalle Berrozperekin batera, honako zentro hauek parte hartzen dute: Deustuko Salesiarrak, Zarauzko Oteitza Politeknikoa, La Salle Santo Ángel, ITM Miranda, Irungo La Salle, Zulaibar eta Hetel.

Eskerrak ematen dizkiegu Bankia Dualiza Fundazioari (https://www.dualizabankia.com /) eta LH enpresari (https://fpempresa.net /), finantzaketagatik eta laguntzagatik.