Lamiak eta Lloronak erakusketa

Andoaingo margolarien eta jatorria beste herrialde batean duten bizilagunen arteko elkarrizketa da. Artistak, pertsonaia mitologikoak birsortzeko, bizilagunek jatorrizko herrialdetako kondaira eta mitologiei buruz esandakoan oinarritu dira. Elkarrizketa hau, sinbolikoki, udalerria osatzen duten kulturen arteko trukearen, ezagutzaren eta aitortzaren adibidea da, elkarbizitzarako zubiak sortzeko eta aniztasun kulturala balioesteko helburuarekin.