Koronabirus komunikatua

Familia agurgarria:

Euskadiko ikastetxe eta unibertsitate guztiak bihartik eta oraingoz 15 egunez ixteko agindua eman du Eusko Jaurlaritzak.

 

Egoera horren aurrean, La Salle Berrozpetik lasaitasuna helarazi nahi dizuegu, eta berretsi nahi dizuegu aldi honetan hezkuntza etapa guztietan bermatzen dugula hezkuntza orain arte erabili izan ditugun plataformen bidez. Bihar, beste komunikatu baten bidez, martxoaren 16tik aurrera ikasleekin egingo dugun lan-metodologiaren berri emango dizuegu.

 

Jakinarazten dizuegu, halaber, Izartxo, Eskola Kirola eta guraso-elkartearen eskolaz kanpoko jarduerak bertan behera geratzen direla.

 

Gaiari buruzko informazio gehiago izan dezazuen, Hezkuntza Sailaren jakinarazpen ofiziala bidaltzen dizuegu.

 

Gogoratu, mesedez, Eusko Jaurlaritzak eta Osasun Sailak horri buruz ematen dituzten informazioak eta gomendioak (banakakoak eta kolektiboak) jarraitzearen garrantzia.

 

Koronabirusari buruzko informazioa

Koronabirus-berriaren-aurrean-euskadin-jarduteko-informazioa-eta-gomendio-orokorrak

 

Zuen ulermena eta babesa eskertzen dugu.

Adeitasunez,

 

Zuzendaritza Taldea