Batxilergoa - Harremanak estutuz

Ikasturte hasieran eta Grazeko (Austria) ikasleak ere gure artean direla aprobetxatuz, Batxilergoko ikase eta irakasleok irteera ezberdinak egin ditugu elkarrekiko ezagutza eta harremanak estutzeko.

Lehen mailakoak Iruñean izan dira eta taldeka hiri-jokoa burutu dute Nafarroako hiriburua hobeto ezagutzeko helburuarekin.

Bigarren mailakoek, berriz, Ulia eta Donostiatik ibilaldia egin dute.

Eguraldia (batez ere ifarraldekoa) hala-moduzkoa izan bada ere, geure arteko giroa primerakoa izan da eta elkar ezagutzeko aukera ederra izan dugu.