Ballet

Ballet jardueran 31 neskato daude, Haur Hezkuntza (3 urtetik) eta Lehen Hezkuntzakoak.  Hiru  taldetan daude banaturik, eta irakaslea Leire Andreu da.

Txikiak izan arren, era askotako ariketak lantzen dituzte, balletaren inguruan oinarri aberatsa lortuz,  elkarbizitza disfrutatzen duten bitartean.

Egunero beroketarekin hasten dira.  Gero barrak, zirkuitoak, mugimendu politak, materialekin, musika-jolasak,… Ballet-mugimenduen izenak ere ikasten dituzte, eta saioa beti agurrarekin amaitzen dute.  Ekaineko Familia-egunerako emanalditxo berezi bat prestatzen dute.