Xake

Xake taldean 16 neska-mutil daude (LH2-3-4-5-6), 2 taldetan banaturik.  Irakaslea Xabier Corral da.

Hasierako saioetan denak egoten dira tablero handi batekin eta irakasleak jokaldiak erakusten dizkie, denen artean egiten dutelarik.  Aurreago, binaka, tableroa ematen die eta ikusi-ikasitako jokaldiak lantzen partidak egiten dituzte, ikasitakoa praktikan jartzen.

Denok dakigunez, jolas honen bidez, ondo pasatzeaz gain, pentsamendua eta arrazonamendua sustatzen dira, irtenbide egokienak hautatzeko.