Musika oso tresna baliagarria da adin txikiko haurrentzat; besteak beste, haurraren psikomotrizitatea, estimulazioa eta emozioak suspertzen ditu eta. Hain zuzen ere, hori agerian jartzeko asmoz, azaroaren 29an, ostirala, 17:00ean, La Salle Berrozpe Ikastetxeak 2023an jaio diren haurrentzako doako musika-tailerra antolatu du.
Musikak haur txikitxoei eta beraien familiei dakarkien onura erakustea da tailerraren helburua. Izan ere, adin horietan, haurrak lengoaia garatu ez duenez oraindik, musika adierazpide bat izan daiteke. Musika tailerra Susana Cencillo akordeoi jotzaile ezagunak emango du.
Plazak mugatuak dira (heldu bat haur bakoitzeko), beraz, aldez aurretik izena eman behar da galdetegi honen bidez edo 943 590 557 telefonora deituz.