Musika ONLINE Tailerra

La Salle Berrozpe Ikastetxeak Musika ONLINE tailerra egingo du ostegunean, hilak 17, 2019 jaiotako haurren familientzat. Pandemiaren ondorioz, online egingo da tailerra. Interesatuta dauden familia guztiek har dezakete parte.

Musika oso tresna baliagarria da adin txikiko haurrentzat; besteak beste, haurraren psikomotrizitatea, estimulazioa eta emozioak suspertzen ditu eta. Hain zuzen ere, hori agerian jartzeko asmoz, abenduaren 17an, ostegunean, 17:30etik aurrera, La Salle Berrozpe Ikastetxeak 2019an jaio diren haurrentzako doako musika-tailerra antolatu du. 

Musikak haur txikitxoei eta beraien familiei dakarkien onura erakustea da tailerraren helburua. Izan ere, adin horietan, haurrak lengoaia garatu ez duenez oraindik, musika adierazpide bat izan daiteke. Musika-tailerra Andoaingo Soinuak Musika Eskolako zuzendari Susana Cencillo akordeoi-joleak emango du. 

Haurrekin online tailerra egin ahal izateko, haurrek musika-tresna bat izan beharko dute. Horregatik, izena ematen duten eta posta-helbidea uzten duten pertsona guztiek tresna bat jasoko dute etxean, beren seme-alabak tailerrean parte hartzeko.

Interesatuta dauden guztiek izena eman dezakete galdetegi honen bidez edo 943 590 557 telefonoaren bidez. Behin izena emandakoan, mezu elektroniko bat jasoko dute, onlineko plataformara sartzeko helbidearekin.