Doako musika-tailerra 2018an jaiotako haur guztientzat

Tailerra ostegunean, azaroaren 28an, izango da, 17:30ean, La Salle Berrozpe ikastetxeko instalazioetan

Musika oso tresna baliagarria da adin txikiko haurrentzat; besteak beste, haurraren psikomotrizitatea, estimulazioa eta emozioak suspertzen ditu eta. Hain zuzen ere, hori agerian jartzeko asmoz, azaroaren 28an, ostegunean, 17:30etik aurrera, La Salle Berrozpe Ikastetxeak 2018an jaio diren haurrentzako doako musika-tailerra antolatu du. 

Musikak haur txikitxoei eta beraien familiei dakarkien onura erakustea da tailerraren helburua. Izan ere, adin horietan, haurrak lengoaia garatu ez duenez oraindik, musika adierazpide bat izan daiteke. Musika-tailerra Andoaingo Soinuak Musika Eskolako zuzendari Susana Cencillo akordeoi-joleak emango du. 

Sarrera doakoa izango da. Tailerrean parte hartu nahi duten familiek izena eman behar dute: