Kanpezu kanpaldiari harrera

Asteburu honetan Santa Gururutze Kanpezuko udalak La Salle Berrozpeko Kanpezu Kanpaldiari harrera ofiziala egin zion bere 50. urteurrena dela eta. Iber Basterra alkateak kanpalekua zoriondu zuen 50 urteko ibilbideagatik, herriaren eta kanpalekuaren arteko harremanagatik eta udako hilabeteetan herriko ekonomia eragile izateagatik. Gainera, ezpelez egindako mahai-tresnak eta omenaldi plaka bat oparitu zituen.

Igor Berék, jardueraren koordinatzaileak, herria eta bere herritarrak eskertu nahi izan zituen momentuoro laguntzeko izandako jarreragatik. Kanpa xume batetik eta baliabide gutxi batzuetatik sortutako milio bat izarreko udako esperientzia baita Andoaindar askorentzat. Herriari bukatu berri den erakusketatik hartutako argazki batzuk eta Xabier Egañak egindako eskultura bat oparitu zitzaizkion.