Kanpezu 2021

Kanpezuko kanpaldia giro paregabean gauzatu da beste urtebetez.

Ikasturte berezi hau amaitzeko, ikastetxeko neska-mutilek udako ekintza honetaz gozatzeko aukera izan dute. COVID 19aren egoerari aurre eginez, protokolo eta arau zorrotzak hartu behar izan ditugu, baina hala ere, kanpaldiak bere helburuak betetzea lortu du.

Jolasak, antzerkiak, kirolak egiteko eta erreka eta ingurua ezagutzeko aukera izan dute kanpaldiko partaideek beraien begiraleekin batera.

Datorren urtean egoera hobea izango dugulakoan gaude. Aukera ederra izango dugu gure kanpaldiaren 50. urteurrena ospatzeko.