Kanpezu

LA SALLE BERROZPEKO KANPALDIAK

INFORMAZIO OROKORRA

Kanpezu La Salle Berrozpek antolatzen duen udarako kanpaldia da. Arabako Kanpezu herrian egiten da. Bertan Lehen Hezkuntzako 5. mailako. 6.mailako eta DBH osoko ikasleek hamar bat egun igarotzen dituzte 4 txandatan.

Kanpaldi hau berezia izateaz aparte, xumea ere bada, bertan etxekoekin elkarlanean aritzen garelako, hots, familia giroan. Denon elkarlanari esker, kanpaldi hori urte askoan irautea lortu dugu, eta aurrerantzean halaxe jarraituko dugu.

Ikastetxeak dituen helburuekin bat egiten du proiektu horrek. Horrela, besteak beste, honelako hauek bultzatzen ditugu: euskara sustatzea, elkarbizitza indartzea, harremanak sendotzea, natura errespetatzea, sormena eta autonomia garatzea, eta, nola ez, lagun artean ondo pasatzea.

Anima zaitez gurekin batera ondo pasatzera!!!!!
 


2021-2022 IKASTURTEA

Zer da Kanpezu?

Kanpezu kanpaldia La Salle Berrozpe ikastetxeak bere ikasleen elkarbizitzarako duen udalekua da. Kanpaldi hau Araban kokatzen da, naturaz inguratutako esparru batean. Bertatik 200 ikasle inguru eta 15 bat irakasle igarotzen dira gure 4 txandetan banaturik.

LAU TXANDATAN banatzen da kanpaldia:

  • 1. Txanda (DBH 1-2). Ekainak 28-Uztailak 8
  • 2. Txanda (LH 5). Uztailak 8-14
  • 3. Txanda (LH 6). Uztailak 14-21
  • DELTA (DBH 3-4). Uztailak 9-18

Helburuak:

  • ELKARBIZITZA indartu
  • HARREMANETAN hezitzea
  • AUTONOMIA landu
  • SORMENA garatu
  • NATURAZ disfrutatzen hezitzea
  • EUSKARAZ bizi
  • DIBERTSIOAZ gozatzea