HH - Jolasen tailerra

La Salle Berrozpe ikastetxeak jolasen tailerra antolatu du, Montessori materiala eta pedagogia erabiliz, 2018an jaiotako haurrentzat eta beraien familientzat

Tailerra doakoa izango da, eta urriaren 26an (larunbata) egingo da Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxean bertan, 10:30etatik aurrera, familiei jolasaren bidezko zentzumen-estimulazioaren onurak erakusteko helburuarekin

Tailerrean parte hartu nahi duten familiek izena eman behar dute:

Haurrak behatzen hasi zenean, Montessori ohartu zen haurrari giro antolatu batean askatasunez aukeratzen eta jarduerak kudeatzen utziz gero, bere etorkizuneko nortasuna garatzeko behar izango dituen konpetentziak menderatzeko eta gauzatzeko baldintza hobean egoten dela.
Eremuak haurrari egokitutako altzariak eskaini behar ditu, giro egoki, arin eta txukun batean. Hartara, haurrak bere kabuz aukeratu eta hartu ahal izango ditu gauzak eta materialak, helduaren mende egon beharrean. Pedagogia horretan, helduaren zeregina haurra bideratzea eta behatzea izango da.
La Salle Berrozpek jolasen tailerra proposatzen du, senideek eta haurrek elkarrekin jolasteko, material birziklatuak, naturalak, benetako eguneroko bizitzakoak, erabiliz.