Jardunaldi Teknologikoa: Berdintasun eraginkorra

Zer utzi du agerian krisi honek?. Zer egin beharko luke zure enpresak?

Programa:

  • 15:30 Jardunaldiaren irekiera
  • 15:45 Berdintasun eraginkorra enpresetan, berritzeko eta berraikitzeko garaian: Zer egin beharko luke zure enpresak?
    • Genero-berdintasuna lan-merkatuan eta enpresan: Zerk erakutsi du krisi hau?
    • Berdintasunaren txertaketa enpresan
    • Berdintasunean aurrera egiteko tresna nagusiak
    • Nork bultzatzen du enpresa-eremuan berdintasunerantz aurrera egitea?
  • 17:15 Jardunaldiaren itxiera

Hizlaria: Belen Fornies Bello

Berdintasunerako genero-aholkularia. (Emakundek homologatutako aholkularitza-enpresa, enpresei eta erakundeei emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko laguntza teknikoa emateko).

Ibilbide luzea pertsonen eta erakundeen aholkulari gisa, eta enpresaburu-kudeatzaile gisa.

Zuzenbidean lizentziatua (EHU).
"Berdintasunerako agentearen espezializazioa" unibertsitate-graduondokoa, Jaime I Unibertsitatean
Unibertsitateko aditua "tratu txarretan eta genero-indarkerian. Diziplina anitzeko ikuspegia ", UNEDen eskutik, besteak beste.

ASPEGIko lehendakariordea (Gipuzkoako emakume profesionalen, enpresaburuen eta zuzendarien elkartea) eta APC Generoko bazkidea (Genero Aholkularitzako elkarte profesionala).

Izen-emateak:

Asistentziaren berrespena erregutzen da, gela birtualeko esteka bidaltzeko, mesedez, izena eman formulario honen bidez: