Gaur hamaiketako osasungarri bat eman dugu ikastetxe osoarentzat, Ausolanen eskutik —fruta berak eraman du—. Ekimena bigarren hezkuntzako ikasle-talde batek proposatu zuen, ikastetxeko GJHen barruan, Osasunekoen eta Ongizatekoen barruan, zehazki. Gainera, bestelako jarduera batekin ondo pasatzeko modu bat da.
Langile eta ikasle guztiak kolore urdineko jantziren batekin jantzita etorri gara, jarduera osasungarri hori bistaratzeko eta ezagutarazteko. Gosariaren ondoren, txikienentzako lantegiak egin ditugu —mazedonia prestatzekoa, adibidez—, bideoak eta abar.