Familia Eguna

PDF file

Badirudi atzo ireki genituela ikasturte honetarako ateak eta jadanik ixteko prestatzen ari gara. Horregatik,azken bi urteetako geldialdiaren ondoren , ekainaren 11ean Familia Eguneko festa ospatuko dugu.

Egun berezi honetan txupinazoan, jolas ezberdinetan, bazkarian, Izartxoko jolasetan eta diskofestan La Salle Berrozpe osatzen dugunok izango gara partaide.

Gure seme-alabak ikastetxean egun berezi batez gozatuko dute. Gurasoek gure seme-alaben ikaskideak ezagutzeko aukera paregabea dugu, baita haien gurasoak, irakasleak, aisialdi taldeko begiraleak, IGE-ko partaideak ere. Bestalde; ikastetxeak ikasleek haien ikasgeletan eginiko lan ezberdinak ikusgai izango dituzue, baita eskolaz kanpoko ekintzetan eginiko erakusketa. 

Egun hau elkarbanatze momentu askoz osaturik dago gure seme alabekin, familia artean, irakasleekin, lagunekin eta ikaskideekin. Egun paregabea da familia handi hau jai giroan ezagutzeko.

Aurten, ikastetxetik, Izartxotik eta IGE-tik zuetako bakoitzari, ilusio osoz prestatzen den egun berezi honetaz, ahalik eta gehien gozatzeko gonbidapen berezia luzatu nahi dizuegu.