EGUBERRIAK

Abenduak 24 (Igandea)

Datorren igandean, abenduak 24, kalez kale, gabon kantak abestera aterako gara.

Aurtengoan ere, jai bezpera hau aprobetxatuz, Gabon Kantujiran parte hartzera animatzen zaituztegu, familia giroan, denok elkarrekin.
Garrantzitsua iruditzen zaigu gurasok, irakasleok, neska-mutilok bat eginda kantujiran aritzea. Familia eta eskola, biak lotu nahi ditugu.

10:45tan, Haur Hezkuntzako zein Lehen Hezkuntzako familia guztiak Zumea Plazan elkartuko gara, Eroski frentean.
Kantujira gurasoak eta seme-alabak elkarrekin egingo dugu. Honekin ere proposatu nahi dizuegu; gurasoak baserritarrez jantzita eta abesteko prest etor zaiteztela.

11:30ak/11:45 aldera, Goiko Plazara iritsi eta azken gabon kanten ostean, La Salle Berrozpek prestatutako txokolatea dastatzerik izango duzue.
 

2024ko KABALGATA

Erregeen postontziak:

Hiru erregeen postontziak kiroldegian egongo dira abenduaren 26tik urtarrilaren 5a arte. Euren gutanak bertan uzterik izango dituzte haurrek.

 

Urtarrilak 5, Ibilbidea eta ordutegi orokorrak

16:45   Erregeak, pajeak eta laguntzaileak ZAHAR EGOITZAko aiton-amonei bisita egingo diete; oparitxoak eman eta solasalditxoa …

18:25   Menditik jaisten direla ikusten da

18:30   Komitibak ibilbide hau egingo du:

  • Txitibar plaza
  • Zumea kalea
  • Kale Berria
  • Goiko Plaza

19:00 – 19:30 Andoaingo Txistulariak kabalgata girotzen aterako dira.

19:15- 19:30  Goiko Plazara iritsi

  • Udalaren harrera, udal areto nagusian
  • Erregeak balkoitik mezua, goxokiak bota …
  • Argazkiak erregeekin udaletxeko aterpean