ITB PROIEKTUAK

HAURRA GURE PROIEKTUAREN ERDIGUNE

Testuinguru berriak gure eskolaren eraldaketa pedagogikoa dakarkigu, ikasteko prozesua beste eredu batean oinarritzea eta printzipio pedagogiko sendoak zein ikasteko eremu desberdinak erabiltzea, bizi dugun errealitatea eraldatu eta gure etorkizuna eraikiko duten pertsonak hezteko.

Horretarako; 

  • Ikasleak dira gure proiektuaren erdigune, hezkuntza indibidualizatu eta pertsona bakoitzaren beharrei egokitzeko.
  • Hazteko eta ikasteko erritmoak errespetatzen ditugu eta hazten eta ikasten ari den horrek ondoan gaitu beti.
  • Familiekin batera lan egiten dugu, gure proiektuaren oinarrietako bat baitira.
  • Barnetasuna eta emozioen kudeaketa lantzen ditugu.
  • Ikasketa kooperatiboa erabiltzen dugu, taldean lan egiten ikasteko.
  • Betiko ikasgelak eraldatu ditugu, ikasteko prozesuaren beste elementu bat baitira espazioak.
  • Mugimendua lantzen dugu egunero hainbat dinamikaren bidez, haurrrek ikasteko tresna garrantzitsua baita.

Ikasteko eremuak;

  • Harrera: Ikasleak hartzeko, eguna planifikatzeko, errutinak lantzeko, nola dauden jakiteko eta etortzerik izan ez dutenez oroitzeko.
  • Proiektua: Ikasteko, ikertzeko eta ikasitakoak elkarbanatzeko.
  • Maila berekoen arteko ingurunea: Euskara sustatzeko, beste hizkuntzak ikasteko, inguruan dugunaren logika ulertzeko, gorputza eta adimena konektatzeko eta emozioak kudeatzeko.
  • Maila desberdinetakoen arteko ingurunea: Jolasean gozatzeko, sormena landuz (CREA) ikasteko eta manipulatuz nortasuna eraikitzeko.
  • Itxiera: Zer lan egin dugun gogoratzeko, plangintza berrrikusteko, ebaluatzeko eta hurrengo egunerar arte agur esateko.

PRINTZIPIO PEDAGOGIKOAK

Printzipio pedagogikoak ditugu gidari gure proiektuaren oinarri eta adierazgarri. Printzipio pedagogikoak dira, finean, Ikaskuntza Testuinguru Berriaren (ITB) muina, egungo gizarteak egiten dizkigun eskakizun berriei emandako erantzun bateratua.

  • Barnetasuna: La Salle Berrozpe ikastetxeak behar dutena ematen diote ikasle bakoitzari, pertsona guztien ezaugarriak eta denborak errespetatuta hori bait du eskolak aberasgarri, aniztasunaren eta jokabide inklusiboren iturburu.
  • Pentsamenduaren eraikitzea: Pentsamendua hezi daitekela uste dugu, eta pentsamendua behar bezala eraikiz gero, pertsonak aldaketaren eragili izango direla, protagonistak etorkizuneko gizartearen eraikuntzan.
  • Jokabide eta jarduera autorregulatua: Emozioak, pentsamenduak eta jokabideak autonomiaz kontrolatzen ikasteko lekua dugu eskola, bizi ditugun egoera guztietara moldatu eta autoikaskuntzarako aukerak sortzeko.
  • Adimena, gorputza, mugimendua: Adimenaren eta mugimenduaren arteko harreman estua. Ariketa fisikoa barneratzen dute, zuzenean nahiz zeharka, eguneroko jardueran, munduan gertatzen denarekiko kontzientzia aktiboa izan eta errealitatearen bestelako irakurketak sustatzeko.
  • Ikaskuntzaren dimentsio soziala: Ikasgelak gune sozialak dira eta, parte-hartzea, kooperazioa, solidaritatea, justizia eta balio demokratikoak bultzatzeaz gainera, pertsonen garapen oso lortu nahi dute, norberaren barnetasunari, izaera sozialari eta ezaugarri kulturalei erreparatuta.