Lehen Hezkuntzako helburu orokorrak

-    La Salle Berrozpen egokitu egiten dugu gure curriculuma giza, kultura eta hizkuntza premiei erantzuteko. Modu honetan ikasketen oinarriak ezartzen dira.

-    Gure helburua ikasleen jarrera integratzaileak sustatzea da. Horretarako, bere izaera pertsonala zein gizartearekiko duen harremana bultzatzen saiatzen gara.

-    Horretaz gain, eskolaz kanpoko heziketa lantzen dugu, kirola, kultura eta aisia bitarteko dugularik. Jarduera eta harreman horietan ikasleak dira protagonista nagusiak.

-    Guretzat guztiz beharrezkoa da haurrak berrikuntzan, pertenentzian, iraunkortasunean, erantzukizunean eta tolerantzian heztea, heldutasunerako eta autonomiarako bideak irekitzen joateko.

-    Heziera honi ematen diogu balioa:

      •    Euskal hizkuntzan, kulturan sustraitua.

      •    Partaidetza eta elkarlanean sendotua.

      •    Giza eta kristau baloreetan oinarritua.

      •    Irakasle/ikasle gertutasunean errotua.