Crea

 Programa hau sormena garatzeko sortua izan da. Bere helburua da ikasleriari alboko pentsamendua eta emozio trebetasun inguruko estrategiak eskaintzea, honela arazoak ebazteko sormenezko planteamenduak landu ditzaten.

 
Crea sormenezko trebetasunak lantzeko proiektu sekuentziatua eta sistematikoa da eta maila guztietan aplikatzen da, Haur Hezkuntzatik hasita Heziketa Zikloetaraino.
 
Egungo gizartearen etengabeko aldaketa eta hobekuntzaren sortzaile dira sormenezko ekintzak, segurtasun ezarekiko tolerantzia garatu duten taldeak, arazoak aukera bezala bizi dituztenak eta kanpoko nahiz barruko mugak gainditzeko gai izan direnak.
 
Creak erreminta ezberdinak barneratzen ditu, hala nola  Alternatiba Anizkuna, Pentsamendu Hedakorra, Behaketa Dibergentea, Analogiak, Six & Six; eta baita Brainstorming eta honen bariazioak ere. Lehen Hezkuntzako 3. ziklotik aurrera metodo horiek pauso arautuak dituen prozedura batean antolatzen dira: