Aukerako ikasgaiak - DBH 3.

 

1. Nire herria.

Euskal Herriko bizitza-kultura tradizionala landu eta aztertzen dugu arlo ezberdinetako ezaugarri esanguratsuenetaz jabetuz: bizimodua, ohiturak, naturarekin harremana, jolasak, erritoak, heriotza... Honekin guztiarekin gure egungo bizimodua ulertzen eta gaurkotutako herri esperientziari jarraipena ematen saiatzen gara.

2. Informatika tailerra

Diseinu grafikoa, irudia, soinua, bideoa, etab. lantzen ditugu programa ezberdinen bitartez: Photoshop, Proshow, Premiere, Audacity, Prezi,...

3. Frantsesa

Alde batetik aurreko urteetan landutako gramatikan eta hiztegian sakontzen jarraitzen dugu; bestetik, frantziar zibilizazioa ezagutzen jarduerak egiten ditugu: bizimodua, pertsona ezagunak, kulturaren ezaugarriak, musika,...