Adimen emozionala

Haur Hezkuntzan adimen emozionala lantzea oso garrantzitsua da. Haurrek zer, zergatik eta nola sentitzen diren ulertu behar dute. Adimen emozionalari esker sentimendu eta emozio hauek ulertzeko eta kudeatzeko gai izango dira.

 

La Salle Berrozpe ikastetxeak adimen emozionala lantzeko HARA izeneko programa garatu du.

 

Zertarako?

  • Norbera ezagutzeko.
  • Bere eta besteen emozionak ulertu, ezagutu eta kudeatzeko.
  • Errespetuzko jarrerak garatzeko.
  • Autorregulazioa lantzeko.
  • Trebetasun sozialak lantzeko.