La Salle Sareko 9 ikastetxeek haurren eskubideen alde egindako lana aitortzen duen UNICEFen aintzatespena jaso dute.

- Joseba Madariaga, UNICEF Euskal Herriko Batzordearen lehendakari berriaren hitzetan, “La Sallek bere gain hartu du haurren eskubideen ikuspegia”.
- Itziar Muniozguren, La Salle hezkuntza-sareko zuzendaria Euskadin, Errioxan eta Zaragozan: “La Sallek konpromiso sendoa du aspaldi haurren eskubideekin.”

Gipuzkoa eta Bizkaiko La Salle Sareko 9 ikastetxeek, UNICEFen eskutik jaso dute Haurren Eskubideen Hezkuntzan Ikastetxe Erreferentearen aintzatespena.

Aintzatespen hau, UNICEF Espainiako Batzordeak, Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei ematen dien errekonozimendua bat da; izan publiko, itundu edo pribatua, eta bi urtean behin egiten da. Helburua, ikastetxeek haurren eskubideak erabiltzeko duten gaitasuna bultzatzea da, hain zuzen ere eskola-komunitate bat egituratu, haurren eskubideak  ustatu eta bete daitezen lagundu, eta hiritartasun global bat eraikitzeko, eskubide horien eta erabiltzetik eratortzen diren erantzukizunetan oinarrituta.

Errekonozimendua jasotzeko ekitaldia gaur eguerdian ospatu da Bilboko La Salle ikastetxean. Eskola bakoitzeko zuzendaritzako pertsona batek eta programa honetarako pertsona erreferenteek haien ikastetxeek Umeen Eskubideekin duten konpromisuaz testigantza eman dute eta eskolako logoa Unicefekoaren ondoan jarri dute hartutako konpromisoa eta egindako lana  rudikatzeko. Joseba Madariaga, UNICEF Euskal Herriko Batzordearen lehendakari berriak banatu ditu aintzatespenak. Eskerrona adierazteaz gain, honakoa aipatu du: “La Salle Sector Bilbaok bere gain hartu du haurren eskubideen ikuspegia gaur onartutako 9 ikastetxeen eguneroko lanean. Horregatik, UNICEF Euskal Herriko Batzordeak orain arte egindako lana aitortu nahi die eta etorkizunean emango dituzten aurrerapausoetan lagun izan.” Bestalde, Itziar Muniozgurenen hitzetan, La Salle hezkuntza-sareko zuzendaria Euskadin, Errioxan eta Zaragozan; “La Sallek konpromiso sendoa du aspaldi haurren eskubideekin, inklusio, errespetu, ekitate eta elkartasun balioetan oinarritzen dena”

Agiria jasotzera gerturatu dira La Salle Berrozpe Andoain, La Salle Beasain, La Salle Bilbao, La Salle Donostia Loiola, Irungo La Salle, La Salle Eibar, La Salle San Luis, eta La Salle Sestao eta La Salle Zumarraga. Aurretik ere, La Salle Sektore barneko kide diren Errioxako eta Zaragozako ikastetxeek jaso zuten agiria. Guztira 14 ikastetxe izan dira, hezkuntzaren bidez haurren eskubideen alde egindako lanagatik UNICEFen aintzatespena jaso dutenak.

La Salle Bilbo Sektorea eta UNICEF Espainiako Batzordearen arteko akordioa aurretik dator. 2022ko irailean, lankidetza hitzarmen bat izenpetu zuten haurren eskubideak eta herritartasun globala ezagutarazi eta bultzatzeko; hezkuntzan parte hartzeko bideak zabaltzeko haurrentzat, gazteentzat eta familientzat; eta Haurren Nazioarteko Eguna eta UNICEFen beste jarduera eta ekintza batzuk sustatzeko. Akordio horren bidez, kalitatezko hezkuntza inklusiboa indartu da La Salle ikastetxeetan.

La Salleko hezkuntza-komunitate osoa gogoz aritzen da hitzarmena betetzeko. Ekintza ugari burutzen dira ikasleak herritar arduratsuak izan daitezen. Lan horretan guztian, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena izan da erreferentzia nagusia.

La Salleri buruzko informazioa

Laurogei herrialdetan ezarritako erakundea da La Salle, eta giza eta kristau balioetan oinarritutako hezkuntza du misio eta eginkizun. La Sallek, bere heziketa lanaren bidez, pertsona konpetenteak, autonomoak eta sortzaileak hezi nahi ditu, beren gain hartuko dutenak gizarte bidezkoa eta solidarioa eraikitzeko konpromisoa. Gizartearen arnas bera arnasten du La Sallek, beti hartzen ditu kontuan hezkuntzaren arloak, lan munduak eta enpresek dituzten eskaerak eta beharrak, eta bere proiektua betetzeko ahalegin handia egiten du, hezkuntza elkarte den aldetik. Lan hori guztia egiteko, profesional talde prestua eta prestatua du, etengabe hobetzen eta berritzen saiatzen dena.

La Salleko Joan Bautistarengandik datorkie izena La Salle ikastetxe eta obrei. La Salleko Joan Bautistak, XVII. mendearen amaieran, irakasle batzuekin elkartu zen haur pobreentzako eskolak sortu eta zabaltzeko. Haiekin batera, Kristau Eskoletako Anaien Institutua sortu zuen.

Juan Bautista eta hasierako maisu haiek, elkarrekin biziz eta hausnartuz, zentzu betea eman zioten beren heziketa lanari eta espiritu bera partekatzera iritsi ziren. Maisu haiek, gerora, Anai bihurtu ziren, hau da, elkartean Jainkoari sagaratu zitzaizkion eta, elkarrekin eta asoziazioz, pobreen hezkuntza zerbitzua bizibide egiteko konpromisoa hartu zuten.

La Salle ikastetxeak barrutitan banatzen dira eta barrutiak, berriz, sektoretan. Bilbo sektorea Espainiako eta Portugaleko ikastetxeak biltzen dituen ARLEP barrutian dago, hamabost ikastetxe eta gizarte-hezkuntzazko bi obra ditu, Euskal Autonomia Erkidegoan, Errioxan eta Zaragozan. Zero urtetik Batxilergora bitarteko hezkuntza-eskaintza egiten dute, eta Lanbide Heziketako graduak ere eskaintzen dituzte. Egun, 10.500 ikasle ditugu, eta, aldi berean, 1100 hezitzaile ditugu beren hezkuntzaren eta ongizatearen kargu.

UNICEF

Munduko herrialde askotan lan egiten du UNICEFek, ingurune latz eta gatazkatsuetan askotan, egoera ahulenean eta zailenean dauden haurren alde. Haur guztientzat lan egiten dugu 190 herrialde eta lurraldetan, egunez egun, tokian-tokian, mundu hobea eraikitzeko guztiontzat.