GREENY
Gaur ezusteko galanta izan dugu!! Dena hankaz gora topatu dugu eta gela zikin zikina.
Hemendik aurrera arazo honi irtenbidea bilatzeko birziklatzen ikasiko dugu.
Zenbat ikasiko dugun!
"ZERU ERTZETIK"
"Zeru ertzetik" proiektuarekin jarraitzen dugu. N A S A tik jasotako mezuak jarraituz espazioa aztertzen ari gara. Oraingo honetan astronautaren kaskoa egiten ari gara eta aldi berean beste hainbat jarduera ere. Adibidez; argiarekin eta itzalekin jolastu dugu.
Proiektuaren amaierara iritsi gara eta gelan egindako guztia familiei erakustea geratzen zitzaigun, ikasleen esfortzua saritzeko ez dago modu hobeagorik. Erakusketa erraldoi bat antolatu ondoren, taldeka egindako lantxoak eta ikasitako guztia ilusioz partekatu zuten gure ikasleek.
Eskerrik asko!!!
"ADREILUZ ADREILU"
Anakleto arkitektoak, audio bat bidali digu eta gelan entzun ondoren lagundu behar diogula konturatu gara.
Zorte txarra izan du gaixoak eta auzoa eta bertako langileak bisitatzen ari zela, lanerako erabiltzen duen kaskoa galdu du.
Denon artean, auzoa aztertu eta kaskoa aurkitu behar dugu. Gure erronka hari laguntzea izango da. Non egongo ote da kaskoa?
Ea aurkitzen dugun!
Adreiluz adreilu proiektuarekin jarraituz, gure 5 urteko ikasleak Anakleto arkitektoak galdutako kaskoaren bila atera dira. Egun hauetan, herriko hainbat toki ezagutu eta hauen funtzioetaz gehiago ikasi dute: Herriko etxeak eta plaza, dendak, anbulategia, Andoaingo azoka, liburutegia…
Momentuz kaskoren arrastorik ez dago baina ikaskuntzaz beteriko esperientzia izan da.
Bilatzen jarraituko dugu!
Proiektuan zehar hainbat gauza ikasi ditugu: lanbideak, tresnak, auzoko toki desberdinak, herria eta eraikinak etab. Lan handia egin dugu eta espero ez genuen tokian azaldu zen (aretoan). Taldeko jolas baten ondoren hasierako erronka (Anakleto arkitektoaren kaskoa aurkitzea) lortu dugu eta...Bere txartelak jaso ditugu!
Ez da erraza izan baina azkenean aurkitu dugu.
-
Adreiluz_adreiluz_Argazkiak 3
2021-2022 IKASTURTEA
"MISIOA ESKUARTEAN"
Bixente agente sekretuaren mezu bat izan dugu!! Andoainera lana egitera etorri zen eta lupa galdu zuen, horregatik, bilatzeko laguntza eskatu digu. Baina Andoain handia da... non aurkitu dezakegu? plazan, osasun zentroan, azokan, liburutegian...
Ikertzera!!!
Proiektuarekin jarraituz Andoain ikertzen ari gara. Atzo planoan begiratuta Bixenteren lupa non egon zitekeen asmatu genuen eta gaur bere bila atera gara. Plaza Nafarroako parkean aurkitu dugu.
Lupa aurkitu ondoren parkean jolasten gelditu ginen.
MUSEOAN ZER BERRI?
Gaur "Museoan zer berri?" proiektu berriari hasiera eman diogu. Museo baten zaintzailea guregana etorri da. Larrituta zegoen, atzo gauean gauza ikaragarri bat gertatu zitzaiolako. Hitz egiten zuen margolan batekin topo egin zuen. (Mona Lisa Leonardo da Vinci).
- Nork marraztu zuen?
- Nola zeukan izena?
Gure ikertzaile txikiak lanean hasi dira!!!
Denbora konturatu gabe pasatzen ari da eta berarekin batera gure proiektua. Leonardo Da vinviren lanak ezagutzen ari gara: margolanak, eskulturak, eraikuntzak eta asmakizunak. Eta bera bezala sortzaile bihurtu gara: laister etxera eramango dugun jausgailu bat egin dugu eta eta bese sorpresa asko!!!
Zenbat ikasten ari gara!!!
Proiektuari bukaera emateko bi ekintza egin genituen atzo.
Goizean Donostiako San Telmo museora joan ginen. museoa ikusi, hamaiketakoa egin eta "Txillidaren tailerran" parte hartu genuen. Asko ikasi genuen: ze materiala erabiltzen zuen, nolako formak egiten zituen. Gure gorputzarekin eskultura baten forma bete genuen. Oso dibertigarria izan zen!!!!!!. Arratsaldean gurasoak gelara etorri ziren gure lanak ikustera.
BIRZIKLAPEN LAGUNTXOA
Aste honetan “ BIRZIKLA LANGUNTXOA” proiektua martxan jarri dugu.
Kraskagin bihurriak, gure gelako zaborra lurretik bota zigun eta gaizki jatera , gauzak xahutzera animatu gintuen!
Gure planeta, Lurra, gaixotzen ari da. Pertsonok, ur asko erabiltzen dugu, zuhaitzak mozten ditugu…
Guk, “birziklapena eta kontsumoa” landuko ditugu eta gure planeta zaintzeko zer egin dezakegun ikerketa aurrera eramango dugu.
Proiektua bukatu egin dugu, “BIRZIKLA LAGUNTXOARI” jarraituz gure “LURRA” planeta zaintzeko egin behar duguna ikusi eta ikasi dugu:
denon artean BIRZIKLATZEN, argi elektrikoa, gasa, kotxeen.. erabilera MURRIZTEN eta gauzak BERRERABILTZEN, hori bait da gure LANA!!!!
"NINAREN BIDAIA"
Gaur proiekto berriari hasiera eman diogu. "NINAREN BIDAIA" dauka izena. Nina, tximeleta monarka bat da. Eskutitz bat bidali digu eta urtero egiten duen bidaiari buruz hitz egin dugu, Mexikotik Kanadaraino joaten da. Hipotesis batzuk egin ditugu, zergaitik egingo du bidai luze hau? Bidean ez da galtzen? Bueltatzen badaki? Bidean insektu pilarekin topo egiten du eta arazoak sortzen omen zaizkio. Gure ingurunea ze insektu daude? Hau dena jakinda, lupak hartuta ze insektu dauzkagun gure patioan ikertzera joan gara.
Ninarekin batera izadia ezagutuko dugu.Zein ondo pasako dugun!!!!!!!
Gure proiektoa aurrera dihoa. Gure animali eta landareen bizitzari buruz ikertzen jarraitzen dugu eta Basterora naturari buruzko erakusketa bat ikustera joan gara. Urteetan, gure LHko lagunek, egun zoragarriak pasa dituzte Kanpezuko udalekuetan naturarekin harreman zuzena izanez. Erakusketa izugarri gustatu zaigu!!!
Orain dela egun batzuk komentatzen genuen bezala naturan ikerketak egiten aritu gara. Bekaera emateko mendira txango bat antolatu dugu. Larraitzera joan gara!!! Ikasitakoa zuzenean ikusten primeran pasa dugu. Zein ondo!!.