ITB_4urte

2023-2024 IKASTURTEA

"LOREONTZI BIDAIARIA"

 

Gelara sartu gara eta loreontzi, munduko bola eta gutun bat aurkitu ditugu. Gutuna, Max superheroiak laguntza eskatuz idatzi du. Gure planetan zehar bidaiatzen dabil bertako landare guztiak ezagutzeko baina oparitu dioten loreontzia zertarako den ez daki...

Ikertzen jarriko gara eta ea laister beste mezuren bat jasotzen dugun...

 

 

"SUPERHEROIAK"

Gaur Batman eta Supergirlen bisita izan dugu. Haserre daude eta gure laguntza eskatu dute. Duela pare bat egun aterpea oso zikina zegoen eta Batmani bion artean jasotzea bururatu zitzaion. Supergirli ideia ez zitzaion batere gustatu eta haserretuta bukatu zuten. Lagun batekin haserretzen garenean zer egin behar den adostu dugu:

  • Elkarrizketa sortu: zer gertatzen zaigun azaldu.
  • Beti lagundu: lagun batek laguntza eskatzen digunean eman.
  • Barkamena eskatu: behin hitz eginda lagunak barkatzen saiatu behar gara.
  • Errespetua: gure artean errespetatu; entzun, lagundu...

Azkenean lagunak egin dira eta gu primeran sentitu gara!!

Ondoren aterpean jartzeko txartel batzuk prestatu ditugu.

 

Batman eta Superwomanek laguntasunaren puzzle bat osatu behar dute eta pieza guztiak eskolan zehar galduta daude. Piezak lortzeko (irabazteko) denon artean eta denon laguntzarekin ondorengo erronkak aurrera eraman beharko ditudu.

ERRONKAK:

1. Gelak, pasiloak , pertxeroak eta komunak txukun mantendu.

2. 2 urteko ikasleentzat hamaiketakoa prestatu.

3. Euskararen hamabostaldia dela jarduera ezberdinetan parte hartu eta gozatu.

 

 

 

"MAMUTEN BILA"

Proiektu honetan denboran atzera egin dugu eta historiaurrera iritsi gara. Trogloditak bihurtuz gauza pila ikasi ditugu.

  • Non bizi ziren?
  • Zer jaten zuten?
  • Labar pinturak zer diren...
  • Garai hartako animaliak...

Zein ondo pasa dugun!!

 

 

Oraingoan, proiektuari amaiera borobila emateko erakusketa polit bat antolatu dugu. Bertan eskulanak, erabilitako hiztegia, liburuak, ipuinak, mozorroak eta egindako lanak partekatu ditugu.

Erakusketa eta gero jasotze lanetan ere gustora ibili gara!!!

 

"GURARIEN MAKINA"

Gelan sartu gara eta bertan mezu eta makina arraro bat aurkitu ditugu. Gurarien makinako pieza bat galdu da eta makina ez dabil. Fabrikako arduradunak mezu bat bidali digu pieza bilatzeko laguntza eskatuz. Eguberrietako gurari guztiak bete ahal izateko pieza bilatu eta bere lekuan jarri behar dugu.!!  Badirudi galdu den pieza gure eskolan dagoela... Baina, non ote dago? Hau bai erronka!!

 

Falta den pieza bilatzeko denon artean kartel batzuk prestatu eta eskolan itsatsi ditugu. Horrez gain zuzendariei, idazkaritzakoei, handien irakasleei eskuartean zer dakarkigun azaldu diegu. Tailerreko irakasle batek berak aurkitutako pieza bat eman digu baina... ez zen behar genuena.

Azkenean, guztion laguntzarekin pieza azaldu da eta makina konpondu ahal izan dugu!!! 

Orain bai,  gurari guztiak bete ahal izango dira...

 

"LA SALLE NEWS"

Maria Kazetariak gelan mezu bat utzi digu. Bertan etxea eta familiaren inguruan erreportaje bat egiteko laguntza eskatzen digu. Gure kazetari txartelak prestatu eta ... ikerketa lanetan hasteko prest gaude!! Aurrera!!

  • Familia mota guztiak berdinak al dira?
  • Etxe guztiak berdinak al dira?
  • Etxe motak...

 

Maria kazetariak esan bezala ikertzen hasi gara ez genekien gauza askotaz jabetuz. Gure familiaren zuhaitz genealogikoak egin ditugu eta denak ezberdinak dira; gure etxeak eta etxe mota ezberdinak landu ditugu, sukalde lanetan ere aritu gara... 

Oso garrantzitsua den beste gauza bat ere ikasi dugu; DENA TXUKUN ETA GARBIA MANTENTZEA.

 

 

"ELKARTASUNA"

“Elkartasuna” proiektuari hasiera emateko, Mari Maltzur gelan azaldu zen eta bat batean, zaborra botatzen hasi zen eta gauza itsusiak esan zizkigun. Hortik aurrera, jokabide txarrei buruz ohartzen hasi ginen eta beranduago, maitagarri bat gelara etorri zen Mari Maltzur “txintxotzen” laguntzeko, horregatik, pote batzuetan, osagai magikoak biltzen hasi ginen. 

 

 “Elkartasuna” proiektuari amaiara emateko, bakearen pastela sukaldatu behar genuen. Mari Maltzurren jokabide txarrak aldatzea lortu genuen eta osagai magiko batzuk erabiliz, laguntasuna, partekatzea, maitasuna… denen artean madalena goxo hauek egin ditugu labean! 

 

 

 

 

"ZERU ERTZETIK"

4 urteko geletan “Zeruertzetik” proiektuan murgildurik, gauza pila ikasten ari gara
espazioaren inguruan. Eguzki sistema eta planetez gain, Joan Miróren pinturak ezagutu
ditugu, matematikan ere Rekenrek abakoa eta poxpoloekin asko ikasten ari gara eta...
eskulan erraldoi bat prestatzen ari gara... baina hori bukaerarako sorpresa izango da!

 

 

"ZERU ERTZETIK"

Ikusi duzuenez lan pila egin dugu espazioari buruz ikertzen! Gure espazio ontzi propioa sortzeaz gain, eguzki sistema polita sortu dugu, marrazki, eskulan, olerki… asko ikasi dugu eta baita disfrutatu ere, bukaerako erakusketan ikusteko aukera izan zenuten bezela! 

"Adreiluz adreilu"

"Adreiluz adreiluz" proiektuari hasiera eman diogu. Gure gelan kaxa misteriotsu bat azaldu da, badirudi, anakleto arkitektoak gauean hemen utzi digula eta laguntza eske ari den mezu bat gorde du barruan. Arkitektu txartelak eman dizkigu eta orain etxea eta familiari buruzko ikerketa bat egiten egongo gara burubelarri. 

 

 

"Adreiluz adreiluz" proiektuarekin aurrera goaz, etxeko gelak eta elementu desberdinak ezagutu eta margotu ditugu,etxetik ekarri duzuen material politarekin jolastu,erosketak egitera joan eta errezeta bat prestatu dugu... etengabe ari gara!

 

 

Anakletok, bere azken mezua bidali zigun, eskerrak emanez gure laguntzagatik. Haur
bakoitzaren diploma bidali zigun, arkitektu txartelak eta egindako lan guztia aipatu zuen.
Proiektua amaitzeko, amets harrapakaria eraman zuten ikasleek, etxean jarri dezaten,
babestu eta ikasi dugun guztia ere gogorarazteko.

 


 

 

2021-2022 IKASTURTEA

"Misioa eskuartean" proiektua

Aste honetan, maila guztietan "Misioa eskuartean" proiektua hasi dugu. Lau urtekoei gelan kaxa bat agertu zaigu eta bertan Bixente agente sekretuak mezu bat utzi digu, etxea eta familiari buruz gauzak ikasi nahi dituela esanez. Mezua irakurtzeko lupa bat ekarri digu, gauza berriak ikertzeko beharrezkoa izango baitugu. Hurrengo egunetan gu ere detektibe lanetan ibiliko gara Bixente detektibe karnetak ekarrri baitizkigu. Ea Bixenteren laguntzaile lanak ondo betetzen ditugun!

 

 

"Misioa eskuartean" proiektuan etxeko gauzak ikertzen ari garenez, oraingoan SUKALDEA egokitu zaigu. Eskuak eta mahaiak garbitu ondoren, "WRAPAK" egin ditugu, eta barazkiak, gazta e.a. erabiliz, bakoitzak berea, bete du. Ondoren hamaiketako berezia egin dugu haiek dastatuz.

On egin!!!

 

"MUSEOAN ZER BERRI?"

Museoan zer berri? proiektu berria martxan dugu. Zerbait arraroa gertatu da, museoko zaindariak Mona Lisa koadroa hizketan harrapatu baitu. Grabatzeko aukera izan du eta guregana etorri da larrituta. Museoraino hurbildu eta grabazioa ikusteko aukera izan dugu eta gure haurrak beti bezala laguntzeko prest daudenez, gertatutaka ikertzen dabiltza dagoeneko.

 

Aste hauetan 4 urtekoak "Museoan zer berri?" proiektuarekin aurrera doaz. Dagoeneko Leoardo Da Vinciren margolanak ezagutu dituzte eta orain eskulturekin hasi dira. Eskolan ere baditugu eskulturak eta nolakoak diren ikasi ondoren, irteera txiki bat egin dugu beste eraikinera. Gehienak handiak direla ikusi dugu, gogorrak, batzuk harrizkoak, besteak burnizkoak eta denek beraien forma beti berdin mantentzen dutela ohartu dira. Gure artistak oso pozik ibili dira eta gelara itzultzean gure eskulturak sortzera ere animatu gara! Salto gelan eta gelan eskulturak sortu dituzte eta denen artean gure eskulturen txokoa sortu dugu!.

 

Proiektuari amaiera emateko erakusketa bat antolatu genuen eta bertara familiak gerturatzeko gonbidapena luzatu genien. Asko ikasi dute proiektuan zehar eta gustura ibili dira gurasoei azalpenak ematen, museoko gida lanetan. 

 

 

"YOGA IZARRA" 

4 urteko geletan "Yoga izarra" proiektuari hasiera eman diogu. Txotxongilo saio batean ezagutu dugu gure protagonista. Yoga izarra oso baketsua da, asko gozatzen du lagunekin jolasen eta ez zaio batere gusatzen lagunekin haserretzea. Gainera, sekretu bat gordetzen du: laguntasunaren pastela prestatzen daki (osagai bereziekin noski ). Kraskaginek ordea gaiztakeriekin gozatzen du, nahiago izaten du beti bide okerretik ibili. Osagaiak lapurtu dizkio gure izarrari eta haurrak kraskagini gauzak ondo egiten erakusteko pastela prestatzeko prest daude!!

 

Lau urtekoak Yoga izarraren laguntzaz taldean elkar lagunduz jarduera desberdinak egiten ari dira. Bizikidetza baloreak jolas desberdinetan praktikan jartzeko aukera izan dute eta primeran ari dira. Elkarrizketan besteak entzunez, jolasean partekatuz eta behar denetan elkarri lagunduz aurrera doaz proiektuan. Oso gustura ibili dira GPSko argibidak jarraituz eta gorputzarekin lagunekin batera letrak egiten ere artistak direla ikusi dugu.

 

4 urtekoek Yoga izarra proiektuari amaiera eman diogu. Pixkanaka froga eta jolas ezberdinak eginez,  laguntasunaren madalenak osatzeko osagaiak lortu genituen. Hori horrela, madalenen errezeta bat eskuratu genuen eta hura irakurriz madalena goxo-goxoak prestatu genituen osagai berezi batzuekin ( errespetuzko fideotxoak, txokolatezko bihotzak...) besteak errespetatzen, barkamena eskatzen eta partekatzen ikasteko osagaiak. 

Mila esker Yoga izarra!

 

 

"YURIREN BIDAIA "

4 urtekoek "Yuriren bidaia" proiektua martxan jarri dute. Yuri, japoniarra da eta loreontzi bat oparitu diote. Ez daki ordea zer landatu dezakeen bertan eta bidaia bat eginez hori ikertuko du. Laguntza pixka bat beharko duenez, lau urtekoak prest daude landare desberdinak ikasi eta Yuriri ikasitakoa kontatzeko. Has gaitezen!

 

4 urtekoak Yuriren argazkiak adi-adi behatzen aritu dira. Berarekin batera paisaia desberdinak ezagutu dituzte; basamortua, oihana eta sabana nolakoak diren ikusi dute. Yuriri lagundu ahal izateko eta landareak nola zaindu erakusteko praktikan jarri dute lorezaintza. Batetik, gelan haziak erein dituzte eta bestetik, eskolako patioan letxugak eta loreak landatu dituzte. Primeran aritu dira!