ITB_3 urte

2023-2024 IKASTURTEA

"MARRUBITXO ETA MASUSTATXO"

Proiektu honetako protagonitak Marrubitxo eta Masustatxo ditugu. Pertsonai berezi hauek, higinenea, elikadura osasungarria eta gure ingurunea errespetatzea erakutsiko diete. Orain dela egun batzuk gure ikasleek Marrubitxoren  oparia jaso zuten: frutaz betetako saski handi bat!!! 

Mila esker Marrubitxo!

 

"MAMUTEN BILA"

"Mamuten bila" proiektua aurrera doa eta gure txikiek garai bateko bizimodua gertutik esperimentatu eta  bizitzeko aukera izan dute. Arrantzatzeko tresnak ere erabili dituzte. Aurrehistoriarekin lotutako zenbait jarduera eta eskulanekin ere asko gozatu dute.

 

 

     

     

    "GABONAK OSPATZEN"

    Ikasgelara sartu zirenean 3 urteko ikasleek Gabonetako gauza batzuk aurkitu zituzten. Horiei pista jarraituz Gabonetako ohiturak eta pertsonaiak ezagutuko dituzte.

     

    Azken aste hauetan ikasitako errepasatuz, 3 urteko ikasleek  "Gabonak ospatzen"  proiektuaren amaiera izan dute. Gabonetako pertsonaiekin jolas egin dute, eskulanak egin dituzte eta baita mozorrotu ere.

    Festa giroan ibili gara!

     

    "LA SALLE NEWS"

    Gaur Maria izeneko kazetari batek kaxa misteriotsu  bat utzi digu gelan. Ireki  eta bertan bi gauza topatu ditugu, argazki kamera eta mezu bat.  Mezuan gure eskola ezagutzeko laguntza eskatzen digu. A zer sorpresa hartu dugun! Prest gaude ikertzaile lanetan hasteko!!

     

    Proiektua aurrera doa eta eskolako hainbat txoko ezagutzen ari dira HH3ko umeak.Bixita interesgarriak egin dituzte eta bertan oso jende atsegina aurkitu dute.Haiek egiten duten lana azaldu diete. Eskerrik asko zuen arduragatik!

     

    Gaur 3 urteko ikasleek proiektu bukaera ospatu dute. "Eskola" ezagutzen aritu dira eta lan horretan gelako maskota den  SAGUTXOAK lagundu die. Batetik bestera eskolako bazterrak ikusten ibili ginenean galdu zitzaigun eta gaur azaldu da gelan bideo polit batekin. Ondoren sagutxo buruhandia etorri da eta festa ederra izan dute.

     

     

     

    "SUPERHEROIAK"

    Gelara iritsi gara eta dena zaborraz beteta aurkitu dugu...

    •  Zer gertatu da?
    • Nork bota du?

    Egun batzuk pasa dira eta "Mari maltzur" "Marrubitxo" eta "Udaretxo" superheroiak gelan azaldu dira.

    Mari maltzurrek zikinkeria, ohitura desegokiak etb gustokoak ditu Marrubitxok eta Udaretxok aldiz ohitura osansuntsuak hartzen eta gure ingurunea errespetatzen erakutsiko digute.

     

     

     

     

    "ZERU ERTZETIK"

     

    Duela egun batzuk proiektu berri bat martxan jarri genuen. Aterpean kohete zati bat, meteoritoak, astronauta -  kaskoa... azaldu ziren. NASAk laguntza eske mezu bat bidali zigun eta geroztik ikertzen gaude.

    Gauza pila ikasten ari gara!!!!

     

     

    JO TA KE ikertzen ibili gara eta gauza pila ikasi ditugu; NASA zer den eta bertan zer egiten den, eguzki sisteman zenbat planeta dauden, astronauta batzuk ere ezagutu ditugu eta kutsaespaziora ere izan gara.

    Ikasitako gauza berri guztiekin hormirudiak eta eskulan ezberdinak egin ditugu.

    Lan bikaina gurea!!!

     

    Proiektuari amaiera borobila emateko erakusketa polit bat prestatu dugu. Gure familiek ikusteko aukera izan dute.

     

     

     

     

    "ADREILUZ ADREILU"

    Gure gelan kaxa "misteriotsu" bat azaldu da. Badirudi gauean norbaitek gelan utzi duela. Ireki dugunean Anakleto arkitektoaren ezkutitza irakurri eta bi argazki kamerak hartu ditugu.

    Gure eskola ezagutu nahi du, nolakoa den, bertan nortzuk egiten duten lan...

    Egun hauetan argazki kamerak eskutan hartu eta gure eskola ezagutzera aterako gara.!!

     

    Anakletok eskatu bezala gure eskola ezagutzera joan gara. Sukaldea, jangela, saltogela, handien eskola, tailerrak...

    Gure eskola oso handia dela konturatu gara eta bertan lana egiten duen jende berri asko ezagutu ditugu. Argazki pila atera ditugu eta ondoren gure eskolako hormirudia osatu dugu.

     

    Proiektu honetan ekintza pila egin ditugu; eskolako leku ezberdinetan bisita, argazkiak, marrazkiak eta hormirudia egin, etxetik materiala ekarri... Gehien gustatu zaiguna 5 urtekoen bisita izan da. Haur hezkuntzako haundiek "Adreiluz-adreiluz" proiektuan ikasitako guztia erakustera etorri ziren.

    Gauza pila ikasi dugunez, Anakleto arkiektoak diploma bana ekarri digu. Arkitekto laguntzaile diploma!!!

     

     


     

    2021-2022 IKASTURTEA

    "Misioa eskuartean" Proiektua

    Aste honetan "Misioa eskuartean" proiektua martxan jarri dugu. 3 urtekoei gelan kaxa bat agertu zaigu eta bertan Bixente agente sekretuak mezu bat utzi digu, gure eskolari buruz gauzak ikasi nahi dituela esanez. Mezuarekin batera bi argazki kamera utzi dizkigu gure eskolako leku ezberdinetan argazkiak egin ahal izateko.

    Ea Bixenteren laguntzaile lanak ondo betetzen ditugun!!

     

    Gure eskolari buruz gauza asko ikasi ditugu eta guk uste genuen baino handiagoa dela konturatu gara. Gure edifizioan dauden toki guztiak bisitatu ondoren "haundien" edifizioa ezagutzera joan gara. Han idazkaritza, zuzendaritza, gelak, tailerrak... eta bisitatu ditugu. Bixentek esan zigun bezala argazki pila egin ditugu eta andereñoen laguntzarekin hormirudi polit bat egin dugu. Hormirudia Bixenteri bidaliko diogu gure eskolara etortzen denean mapa moduan erabiltzeko eta horrela ez galtzeko.

    Ea hormirudia Bixeneren gustokoa den!!!

     

     

    "Museoan zer berri?" Proiektua

    Gelara sartu garenean andereñoei San Telmo museoko segurtasun zaindariak bidalitako bideoa ikusi dugu. Bertan, Joxe Marik gaueko errondan gertatu zaiona kontatu digu. Leonardo da Vincik margotutako "Gioconda" artelanak hitz egiten hasi zaio!!

    Baina, zein da Leonardo da Vincik?

    Oraingoan ere ikertzaile lanetan arituko gara...

     

    Leonardo Da Vinci arkitektoa, zientzilaria, eskultorea, margolaria... izan zela ikasi dugu. Aste hauetan zehar bere lanen inguruan informazioa bildu, museo ezberdinetan bisita birtualak egin  eta ekintza ugari egin ditugu.

    Begira zein ondo pasa dugun!!!

     

    Proiektuari amaiera emateko egindako lan guztiekin erakusketa bat antolatu dugu. Bertara gure familiak gonbidatu ditugu. Ondoren haur bakoitzak bere lanekin karpetatxoa etxera eraman du.

    Zenbat disfrutatu dugun ikasitako guztia erakusten!!

     

     

     

    "SUPERHEROIAK" PROIEKTUA

     

    Gaur "Superheroiak" proiektua martxan jarri dugu. Norberaren higienea eta zainketa landuko ditugu eta Laranjatxo eta Limoitxo izango dira gure protagonistak.

    Gelara sartu garenean dena zaborrez beteta zegoen? Nork utzi ditu? Noiz sartu dira?

    Kaxkarrin, Laranjatxo, Limoitxo, Yoga izarra eta birziklapena damatxoren arteko antzezlana ikusi dugu ea dena azaldu digute. Ondoren dena jaso eta dagokion zaborontzian utzi dugu.

     

     

    Oraingoan gure proiektu gunea fruta dendan bihurtu dugu. Denon artean hormirudi polit bat egin dugu eta bertan fruta eta barazki ezberdinak itsatsi ditugu.

    Ekintza pila egin ditugu; fruta eta barazkien izenak ikasi, marrazkiak egin, dendetara jolastu, azokara joan, mozorrotu eta oinarrizko higiene arauak ikasi.

    Ziur gaude "laranjatxo" eta "limoitxo" superheroiak poz- pozik egongo direla.

     

    Gauza pila ikasi eta egin ondoren proiektuari bukaera eman diogu.

    "Laranjatxo" eta "Limoitxo" gurekin oso pozik daude beraiek esandako guztia betetzen saiatu garelako eta "Kaskarrini" kasurik ez diogulako egin.

    Egindako guztia eskertzeko opari bana ekarri digute. Begira ze dotore gauden!!!

    AUPA SUPERHEROIAK!!!

     

    "KILLARYREN BIDAIA" PROIEKTUA

     

    Gaur gelara sartu garenean munduko bola, animali basatien argazkia eta eskutitz bat ikusi dugu. Killary izeneko mutiko batek idatzi digu . Tanzanian dago eta gauza pila ikasten ari da, baina desagartzeko arriskuan dauden animaliekin ere oso kezktuta dabil.

    Eskutitza irakurri ondoren munduko bolan Tanzania bilatu dugu eta Afrikan dagoela ohartu gara.

    - Argazkian azaltzen diren animaliak desagertzeko arriskuan daude?

    - Desagertzeko arriskuan egoteak zer esan nahi du?

    - Etxeko animaliak eta animali basatiak berdinak dira?

    Gure proiektu berria martxan dago!!! Aurrera ikertzaileak!!!

     

    Gauza pila ikasi ditugu eta proiektu hasieran egindako galdera guztiei erantzuna eman diegu. Killaryk bidaiatzen jarraitu du eta berarekin batera Australia eta Panama  ezagutu ditugu ere.

    Primeran pasa dugu munduari buelta ematen.