AITON-AMONAK GERTUTIK

Urtero La Salle Berrozpe Ikastetxean egin ohi dugun moduan,  AITON-AMONEN astea ospatzen genuen Andoaingo zaharren egoitzan.

Aurten ere, Covid egoera zailean murgilduta gaudenarren, LH5. eta LH6. mailako ikasleak euren emanaldia prestatu dute zaharren egoitzara bidaltzeko asmotan. Bertakoek momentu polita pasa dezaten, ikasleek emanaldi ikusgarria prestatu dute dantzak eta mota mota desberdinetako aktuazioak landuz.

Bestetik, DBHn ere ekintza ezberdinak antolatu eta bideratu dira.... 1go mailako ikasleak gelan Gabon Kanten grabazioa egin dute eta bertako egoliarrei bidali zaie abenduaren 24ean (Eguberri egunaren aurretik) zuzenean entzun dezaten. Bigarren mailakoak, aldiz, bertako aiton-amona bakoitzari  postal bana pertsonala idatzi diete Gabon zoriontsuak opatuz eta animoak emanez!!

Aurten ere, bizi dugun egoera bizita ere, ZUENGANDIK GERTU GAUDE. Muxu bana guztioi!!