Tailer Festa

Urtarrilaren 17an, asteartea, 17:30ean 2020an eta 2021ean jaiotako haurrentzat eta horien familientzat DOAKO TAILERRAK antolatuko ditugu. Gaiak izango dira: psikomotrizitatea, robotika eta Montessori jokoak.

Tailerretan parte hartzeaz gain, ikastetxeko irakasleak, hezkuntzaren eraldaketa xede duen metodologia berritzailea (ITBa) eta instalazio berrituak ezagutuko dituzte familiek; eta, jakina, aukera izango dute beste familia batzuekin harremanetan jartzeko ere.

Interesatuta dauden guztiek izena eman dezakete galdetegi honen bidez edo 943 590 557 telefonoaren bidez.