Tapoi solidarioak

Bigarren hiruhilabete honetan tapoien bilketan oso emaitza ona lortu dugu, eta parte hartzea bikaina izan da. Mila mila esker.

Bi helburu lantzen ari gara “TAPOI SOLIDARIOA” jarduera honekin. 

  • Alde batetik, eta garrantzitsuena, ezindua den gaztetxo baten alde solidaritate mugimendua bat sortu eta baliabide ekonomikoak lortu gaztetxoak bere Osasuna osatzeko behar duen ekipamenturen bat lortu ahal izateko. Gure kasuan MARCOS da gaztetxoa. Bere egoeraren berri eman genuen, baina gogoratu nahi izanez gero, link honetan sartu: http://www.fundacionseur.org/nuevo-reto-marcos-ayudanos/

  • Bestetik, eta gure ekosistemaren onerako egiten dena oso lagungarria zaigu, biltzen diren marterialak (plastiko modukoak) berrerabiltzen baitira.

MILA MILA ESKER ZUEN EKARPENENGATIK