Spainskills 2019

La Salle Berrozpe Spainskills lehiaketara joango da, Fabrikazio Mekanikoko Diseinuaren Euskoskills irabazi ondoren

La Salle Berrozpeko ikasle bat, Unai A., eta bere irakaslea, Xabi Puertas, Madrilen daude, Estatuko Skills lehiaketan (Spainskills) parte hartzen. Lehiaketaren emaitzak datorren larunbatean, hilak 30, ezagutaraziko dira. Euskadin izandako Euskoskills lehiaketan urrezko domina lortu zuen La Salle Berrozpek, CAD Fabrikazio Mekanikoko Diseinuaren kategorian. Horrek eskubidea eman dio egunotan egiten ari den Spainskills lehiaketan parte hartzeko, autonomia-erkidego guztietako taldeekin lehian. Modalitate bakoitzeko —26 dira guztira— irabazlea Errusian egingo den munduko lehiaketara (Worldskills) joango da aurtengo abuztuan, baita Europako lehiaketara ere (Euroskills), 2020an. 

Spainskills

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak Lanbide Heziketako ikasleen artean antolatutako txapelketa da Euskoskills. Euskadin eta Espainian, Lanbide Heziketako ikasleen arteko lehiaketa da Skills izenekoa. Lehiaketak ikasleen lanbide-trebeziak neurtzen ditu.
Lehiaketaren aurreko edizioan, Iker B., Fabrikazo Mekanikoko Diseinuaren zikloko ikaslea, eta Xabier Puertas irakaslea lehiatu ziren WorldSkills lehiaketan, Abu Dhabin, CAD Diseinu mekanikoaren kategorian, modalitate horretako Euskadiko eta Espainiako txapeldunak izan ondoren.