BATXILERGOA - Selektibitatea

Gure batxilergoko ikasleek ekin diote selektibitateko azterketak egiteari beste urte batez. Lehen eguneko urduritasunak pasata, gaur ere Donostian izango dira bi urte hauetan gurekin ikasi duten guztia frogatzen. Zorterik onena opa diegu gure ikasle guztiei aurrean daukaten etapa berri honen hasieran!